XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KW taldea a/o/u aurrean euskaraz ka/ke/ko gertatzen da, ala ga/ge/go ozentzen da (quadragesimam garizuma, quarta gartak/garthak, hiatoak aldenduaz).

5.- Diptongapena. Latin diptongapenak halako eragin erlatiboa dauka gureganatutako mailebuetan; bainan, bere intzidentzia ikusi aurretik azter dezagun prozedura latinean bertan (80) Cfr M. C. Diaz. El latin de la Península Ibérica 160 or. - K. Brugmann.

Indoeuropearretik harturiko latin arkaikoaren sei diptongoetatik (ai, ei, oi, au, eu, ou) latin klasikoan hiru bakarrik eusten dira (ae, oe, au); besteak monoptongatu egin ziren (dico deico-tik).

Diptongo batzuk gaskoinera gisako erromantzetara hedatu ziren, eta euskarara ere igaro ziren (adibidez, gure gauza causam lauza lausam kasutan).

Oe e formulan monoptongatu zen, eta ae ea kasuan baino beranduago.

Latineko diptongoen bilakaketa puntu hauetara labur daiteke: a) Ai diptongoa.

Testigu zaharren araura (aidilis edilis ordez, CIL1,7) ai, astiro, ae-ra pasatzen da, ae talde belare diptongala emanaz.

Honela, Caesar Cesar ordez, germanierazko Kaiser formulan isladatzen denez.

Geroago, herri xeheak monoptongapenaren joera azalduko du (Emilianus, adibidez, Aemilianus ordez).

Gure Amalain (Nafarroako antroponimikoak) monoptongaketa hori isladatzen du, eta probableki, fenomeno berdina Amatrain (Naf.) kasuan Aemeteriani-tik, eta bestainbeste Orendain izenean Aurentiani-tik (gaskoinerak, ordea, ez du monoptongapenik hemen: Aurensan lat. Aurentianus).

e) Ei diptongoa Lehengoaren gisara, ei e formulan monoptongatu zen.

Aldaketa hori Xto. aurretiko II mendean nabaritzen zen, nonbait (decrevit decreivit ordez).

Ei duten formulek, mende horretan, era zaharra berrezartzeko ahalegin kultua adierazten dute.

Mende berean, azkenik, hasten da e formula duen murrizketa (omnes omneis ordez, CIL 10).

c) Oi diptongoa Oi oe ahozkatzen zen nahiko aintzinatik, eta gero ou-ra pasatu zen, azkenik, u bilakatuaz (hots, Xto. aurretiko II menderako, iadanik, CIL I 10).

Inskribapen askotan oe u baino beranduago ere ematen da.

Erromantzeetan, eta euskaran ere bai, murrizketa pena (poenam) gisako hitzetan.

d) Ou diptongoa III mende aldera u-ra eboluzionatzen hasten da (nutrix noutrix-etik), bainan bitartean o formula oso itxi batetik igaroaz.

Landa tokitan o gordetzen da garai batez halako erruralismo fonetikoaz, rubus ordezko robus hitzak isladatzen duen bezala.

e) Au diptongoa Hau da, noski, gehien kontserbatu edo eutsi den diptongoa, eta italieran, errumanieran, gaskoineran (eta bere gisako erromantzeetan) eragin bizia eduki du; euskarara iritsitako mailebuek ere fenomeno bera isladatzen dute (lauza lat. lausam, pausa lat. pausare gauza lat. causam).

Alabainan, kontutan eduki behar da, latin arruntean bertan hasi zirela monoptongapen joerak, cauda/coda austia/ostia gisakoetan.